2016/03/12 01:00

Bestelakoak

Elizpeko kideentzako bazkaria sagardotegian

Elizpeko kideentzako bazkaria sagardotegian
Zizurkil

Elizpe jubilatu elkarteak bazkide guztiei zuzendutako bazkaria antolatu du Aginagako Aginaga sagardotegian. Bazkalostean musika egongo da, nahi duenak dantza egin dezan. Prezioa 26 eurokoa da, bazkide guztientzat. Izena, Elizpe jubilatu elkartean bertan eman ahal izango da, honako egun hauetan: otsailaren 22, 24, 25, 26 eta 29an eta martxoaren 2, 3, 4, 7 eta 9an.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!