2016/06/16 02:00

Bestelakoak

Bukalai dantza taldean izena emateko epea, zabalik

Bukalai dantza taldean izena emateko epea, zabalik
Zizurkil

Irekita dago Bukalai dantza taldearen ikastaroetan izena emateko epea.

Azken eguna: ekainaren 24, ostirala, Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan.

Honako hauek izango dira ikastaroen iraupenak eta prezioak:

  • 4-5 urtekoak (2012-2011 urteetan jaiotakoak), 45 minutuko ikastaroa: 60 €
  • 6, 7, 8, 9 eta 10 urtekoak, ordubeteko ikastaroa: 80 €
  • 11 urtetik aurrera, ordu eta erdiko ikastaroa: 120 €
  • DBH3, DBH4 eta Batxilergoa, bi orduko ikastaroa: 160 €

Ikastaroetan izena emateko garaian, 25 euro ordaindu beharko dira, aurrerapen gisa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!