Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak irteera antolatu du Getariako Balenciaga museora. Irteera horretan Balenciaga museoa bisitatuko dute goizean, eta, ondoren, Zarauzko Kulixka jatetxera joango dira bazkaltzera.
Honako menu hau izango dute bazkaltzeko:
Entsalada epela
Onddo-nahaskia
Legatz sueztitua txakolinarekin
Sekretu konfitatua
Postrea, ardoak eta kafea
Menuaren prezioa 30 eurokoa izango da. Elizpe jubilatu elkarteak ordainduko die museoaren 6,50 euroko sarrera bazkideei.
Autobusa goizeko 09:30ean aterako da Oria papeleratik. Izen-emateak Elizpe jubilatu elkartean egin ahal izango dira, irailaren 25etik urriaren 14ra bitartean.