ZINEGOAK, Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, amaitu berri den honetan, jaialdira aurkeztutako lan onenen sorta ikusteko aukera izango da.
Bertan ikusi ahal izango da,besteak beste, aurtengo jaialdian Film Labur Onenaren Publikoaren Saria jaso duen lana: Marguerite (Marianne Farley). Horrez gain, lan horrek beste sari hau ere jaso du: Lesbianismo eta Genero Epaimahaiaren Aipamen Berezia.
Film labur horretatik aparte, beste bost lan ere ikusi ahal izango dira, jatorrizko bertsioan, azpitituluak euskaraz zein gaztelaniaz direla.
19:00, Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegiko gela balioanitza.