Maiatzaren 4tik 26ra bitartean, Alonso Murillo artista billabonatarraren akuarelak ikusi ahal izango dira Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean. Inaugurazioa maiatzaren 4an egingo da, iluntzeko 19:30ean.
Ondoren, maiatzaren 18an, tailerra eskainiko du artistak, bere teknika erakusteko, 17:30etik 19:30era bitartean. Akuarela eta akrilikoa lantzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. 12 urtez azpikoek heldu batek lagunduta hartu beharko dute parte.