2018/06/08 02:00

Bestelakoak

Sarajevori buruzko erakusketa

Sarajevori buruzko erakusketa
Zizurkil

Ekainaren 8tik 29ra bitartean, Sarajevori buruzko erakusketa ikus daiteke Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean. Bertan ikus daiteke gerra garaiko eta gaur egungo errealitatea, parez pare.

Eta erakusketa horren osagarri gisa, ekainaren 14rako hitzaldia antolatu du Zizurkilgo Udalak “Zer ari da gertatzen Sirian?” izenburupean. Aritz Saidi Olaortua Ekialde Hurbilean aditua izango da hizlaria.

19:30, Plazida Otaño liburutegiko gela balioanitzean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!