2018/07/05 02:00

Bestelakoak

Plazida Otañon erakusketa jartzeko aukera zabalik

Zizurkil

Plazida Otaño Liburutegian erakusketa jartzeko aukera zabalik dago. Proposamenak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 14ra arte. Artista gazteen lanen erakusketak sustatzea da Zizurkilgo Kultura Sailaren helburua. Jasotako proposamenen artean sei aukeratuko ditu Kultura Saileko ordezkariz eta errealitate artistikoa ezagutzen duten pertsonaz osatutako hautaketa-batzordeak.

Hautaketatik kanpo geratuko dira arraza, sexu, erlijio edo beste edozein arrazoirengatik edozein bereizkeria-era sustatzen duten edukiak dituzten proiektu guztiak eta pertsonaren funtsezko eskubideen aurka doazenak.

Interesdunek egin nahi duten erakusketa artistikoaren banakako edo taldekako proposamen bat aurkeztu beharko dute. Oinarriak Zizurkilgo Udalaren web-orrian kontsulta daitezke, bai eta Zizurkilgo Udalaren udal-bulegoetan bertan ere.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!