Zizurkilgo Gaztezulok Japoniako Rakugo ipuin tradizionalen emanaldia antolatu du irailaren 17an, astelehenean, arratsaldeko 18:30ean.
Emanaldia Gaztezulon izango bada ere, adin-tarte guztietako ikusleei irekita dago. Japoniako bertako Hiromi Yoshida aurkezle eta gidari gisa hartuta, Azpeitiko antzerki-eskolako hiru kidek umorerik faltako ez zaion emanaldia eskainiko dute. Nahi adina gatz eta piperrez betetako ikuskizuna, japoniarrei buruzko topiko asko bertan behera utziko dituena.