2018/10/26 02:00

Bestelakoak

Booktrailer ikastaroa

Booktrailer ikastaroa
Zizurkil

Zizurkilgo Udalak Booktrailer Ikastaroa antolatu du urriaren 26rako, ostiralerako, arratsaldeko 17:30ean, Zizurkilgo Gaztezulon. Bertan landuko da, besteak beste, booktrailerrak egiteko erabil daitezkeen irudien kudeaketa.

Jon Markel Saez de Urabain argazkilariak bideratuko du ikastaroa.

Zizurkilgo Udalak bigarren urtez antolatu du Booktrailer Lehiaketa, DBH1etik DBH4ra arteko ikasleei zuzenduta, eta ikastaroaren helburua da jarraibideak ematea parte hartzeko interesa duten guztiei, bai eta gaiarekiko zaletasuna izan dezaketenei ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!