Herri programa lantzeko batzarra deitu du Zizurkilgo EH Bilduk

admin 2019ko ots. 13a, 10:26

Herri programa lantzeko batzarra deitzen duen kartela. Argazkia: Zizurkilgo EH Bildu.

Hauteskunde batzordeko kideek herri programaren lehen zirriborroa landu dute, eta herritarrekin aztertuko da hilaren 16an, Atxulondo Kultur Etxean, 10:00etan hasita.

Zizurkilgo EH Bilduk hilabeteak daramatza udal hauteskundeak prestatzen. Hurrengo urtetarako gida-lerroak zehaztea du helburu herri programak. Bestetik, hurrengo hauteskundeetako zerrenda lantzen ari dira.

Maiatzean egungo alkate den Joxe Marri Luengoren agurra ospatuko dute, egungo zikloari itxiera emanez eta aldi berean lantalde berria osatuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!