2016/03/19 00:00

Zizurkilgo V. Gazte eguna

Zizurkil

Martxoak 19, larunbata

11:30 Gazte jolasak. Lau taldek joko ezberdinetan hartuko dute parte. Puntu gehien lortzen duen taldea izango da garaile.

Pilota partidak, aulki jokoa, soka saltoa, zaku karrera eta izarren jolasean lehiatuko dira gazteak.

13:30 Txepetxaren jaitsiera. Bertsoak eta trikiti doinuak izango dira giroa alaitzeko.

14:00 Gazte bazkaria Pello Mari Otaño plazan. Beharrezkoa izango da txartelak aurretik erostea. Egarrin, Iriarten eta Zentroan egongo dira  salgai, 15 euroren truke.

Ondoren, bingoa.

17:30 Txerrikume harrapaketa Lartingo zelaian.

Ondoren, trikipoteoa herriko tabernatan barrena.

19:30 V. Urteurreneko argazki eta bideo emanaldia zimiterioan.

21:00 Xolomo afaria Zimiterio kanpoaldean.

23:00 Kontzertuak, Ezustean eta Gabenara taldeekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!