2016/12/15 00:00

Gabon kantuen grabaketa

Zizurkil

Aurten estrainezkoz, Otaño ikastetxean irratia dutela aprobetxatuz, gurasoek Gabon kantak grabatuko dituzte ikas-komunitatea eta herria alaitu asmoz. Grabazioa, bihar, abenduak 15, Otaño eskolako musika gelan izango da, 17:00etatik aurrera.  Hurrengo astean, abenduaren 19tik 24ra, egunero emitituko dituzte kantuak 13:30etan euren irratian, FM 99,4 frekuentzian. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!