Elikagai bankurako bolodresak behar dira

Ainhoa Gil 2019ko mar. 14a, 11:11

Elikagai Bankuko sortak prestatzeko bolondresak behar direla jakinarazi du Zizurkilgo Udalak. Bihar egingo dituzte lan horiek, 09:30etik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara. Beharrean diren herriko familiei hiru hilez behin egiten zaien elikagai-banaketarako sortak osatuko dituzte. Lagundu nahi dutenek Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu behar dute izena emateko: 943 693 930.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!