Eskolarteko txirrindularitza lasterketa egingo dute igandean, 11:00etan hasita. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa. Ernio bidea kalean abiatuko dira txirrindulariak, eta herrian barrena ibiliko dira. Antolaketa lanetan laguntzeko prest dagoen jendea eskatu dute antolatzaileek.