Zizurkilen helduen euskalduntzean euskaraz ikasten ari diren herritarrek euren ikasprozesuari buruzko gutun-ibiltaria idatziko dute euren ikasgeletan. Horretarako unitate didaktiko bat prestatu dugu apropos ahal den heinean gutunak zabalkundea izan dezan Zizurkilgo herritarron artean; Korrika zertarako antolatzen dugun uler dadin eta azpimarratu dadin helduen euskalduntzean diharduten herritarren ahalegina.
Apirilak 8, astelehena: Lorea Agirreren hitzaldi-elkarrizketa: Non eta nola gurutzatzen dira feminismoa eta euskara?
Plazida Otaño liburutegian, 19:00etan.
- GUTUN-IBILTARIAren irakurketa ozena bideratuko da hitzaldiari sarrera emateko.
- Ondoren, Lorea Agirrek hartuko du hitza Igotz Alkortaren laguntzarekin, herriko eduki eta egoerara egokitzeko xedez.
Apirilak 11, osteguna: Korrika txikia
- 15:30etan Zizurkil goiko kruzean (Gasor lantegi parean) hasita, Zizurkilgo Zubimusu zubira iritsiko da lasterketa Zizurkilgo ikastetxe guztietako partaideek eta Ulliazpiko kiddeek eskuz esku elkarri lekukoa pasaz.
- Ondoren, Korrikako irudiaren mosaikoa osatuko da parte hartzaile guztiekin Joxe Arregi plazan eta elkarrekin meriendatuz emango zaio amaiera.
Apirilak 12, ostirala (eta apirilak 13 larunbata): KORRIKA JAIA ETA KORRIKARI HARRERA
- 20:00etan Korrika-afaria Joxe Arregi plazan (sarrerak salgai ohiko lekuetan)
- Afalondoren, peto-banaketa Korrikaren lekukoa eramango duten herriko elkarte eta eragile guztien artean.
- Klika! dantza-ikuskizuna: DANCE HALL eta EUSKAL DANTZAren fusioa.
- 12:00etatik 02:45era musika eta dantza OIZEDER MAIO DJarekin.
- 03:00etan KLIKA!!! KORRIKA!!! Adunako aldapan KORRIKAREN LEKUKOA HARTUKO DUTE ZIZURKILDARREK eta 03:29an Zubimusu zubian pasako die lekukoa villabonatarrei.