Eskolarteko txirrindularitza lasterketa bideoan

Aiurri 2019ko mar. 25a, 11:44

100 txirrindulari inguruk hartu dute parte eskolarteko txirrindularitza lasterketan.

Egun 24 txirrindulari daude Danena elkartean. Ander Altuna Danena Kirol Elkarteko kideak adierazi duenez, "urtetik urtera txirrindulari gehiago ditugu taldean eta oso gustura gaude". Txirrindularitza neskengana hurbiltzeko lanean ari direla gehitu du: "Oraindik neskei kosta egiten zaie txirrindularitzan apuntatzea, baina pixkanaka ari gara lortzen neska gehiago batzera taldera".

Infantil mailan Arene Perez izan zen lehena nesketan. "Hasieran hankak gogorrak nituen, baina lasterketan aurrera egin ahala hankak hobeto sumatu ditut". Lasterketa luzea egiten dela adierazi duen arren, orokorrean gustura sentitu dela gehitu du. Hurrengo asteburuan Ataunen du zita. "Ataungo zirkuitua polita da eta gustuko dut".

Mutiletan Nikolai Asensio iritsi zen lehenengo helmugara. "Urduri egon naiz tropelan lehenengo jarri naizenean. Gogorra egin zait lasterketa", aitortu du Asensiok. Berak ere asteburuan Ataunen du lasterketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!