Motor klasikoen kontzentrazioa larunbatean, Ubaren

Aiurri 2019ko mar. 25a, 12:53

Iazko auto eta motor klasikoen topaketa Elbarrenako jaietan.

40 motor klasikotik gora espero dituzte larunbaterako Zizurkilgo Ubare auzoan. 25 urtetik gorako motorrek har dezakete parte kontzentrazioan. Bidasoako motorzaleak dira antolatzaileak.

Egitaraua:

09:30 Irekiera.
11:30 Motorren irteera.
13:00 Iritsiera eta esposizioa.
15:00 Bazkaria.
17:30 Sari banaketa.
18:00 Kontzertua: Dudik-p.

Izen-ematea
Izena Zizurkilgo Izarra tabernan eman behar da. Izen-emateak 5 euroko kostua du eta bazkariak 20 eurokoa. Telefono zenbakia: 610 401 971.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!