Joxelu Geresta "Ttotto"-ri omenaldia

Aiurri 2019ko mar. 25a, 15:43

Igandean Joxelu Geresta "Ttotto" eduki zuten gogoan, Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko egunean. 20 urte bete dira bere heriotzatik.

"Egia jakitea gizarte osoaren eskubidea da". Mezu horixe plazaratu zuten igandean Zizurkil Goian Joxelu Gerestari egin zitzaion omenaldian.

Estatu aparatuen indarkeriaren biktima izan diren batzuk ez dutela aitortzarik jaso salatu dute. "Euskal Herriko gatazkaren testuinguruan, pertsona asko hil dira azken mende erdian bizi izan dugun konfrontazio armatuaren ondorioz. Zorionez indarkeriaren biktima batzuek dagokien aitortza jaso badute ere, ez da horrela izan estatu aparatuek praktikara eramandako indarkeriak kaltetu dituztenen kasuan". Euskal Herriko zenbait erakunde publikok bide horretan urratsak eman badituzte ere, oraindik bide luzea dagoela egiteke adierazi zuten.

Pairatutako indarkeriaren jatorria edozein dela ere, eta pertsonaren kondizioak edozein direla ere, giza eskubideak pertsona guztientzat "berdinak" direla argi utzi nahi izan zuten omenaldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!