2019/03/29 19:00

Topaketa

Sagardoaren kondaira

Sagardoaren kondaira
Pasus taberna, Zizurkil

Ostiralean, martxoaren 29an, itxiko du ibilbidea Sagardoaren Kondaira ekimenak Zizurkilen, Pasus jatetxean, iluntzeko 19:00etan.

Antzinako garaietatik hasi eta gure sagardotegietaraino sagarrek eta sagardoak egindako ibilbideari amaiera emango zaio horrela, ostiralean egingo den kata maridatuarekin.

Bertan parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman behar da Zizurkilgo udal-bulegoetan edo Pasus tabernan bertan. Kata maridatuaren prezioa 10 eurokoa izango da, eta aurkeztuko diren artelanekin lotutako 3 pintxo eta edariak probatzeko aukera izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!