Antzerkiaz gozatzeko aukera, aste osoan zehar

Aiurri 2019ko api. 1a, 13:11

Gaurtik igandera arte, apirilaren 1etik 7ra, antzerkiaz gozatu ahal izango da Zizurkilen, XVII. Antzerki Astea antolatu baitu Zizurkilgo Udalak. Gaur goizean zehar, Haur Hezkuntzako ikasleek inauguratu dute aurtengo zikloa, ‘Tunba, orro egiten ez zekien lehoia’ emanaldia ikusiz. Ondorengoak, datozen egunetarako hitzordu eta eskaintzak:

Apirilak 3, asteazkena: ‘Jule’ kale-antzerkia, Hortzmuga teatroaren eskutik. 19:00etan plazako estalpean.

Apirilak 4, osteguna: Otaño, Zubimusu eta San Millan ikastolako umeen emanaldia. 11:00tan, Atxulondo kultur etxean. Tor eta Txoborro magoen eskutik.

Apirilak 5, ostirala: ‘Al Baker’s Saloon’ magia-emanaldia, plazan jarriko den karpa berezian.

  • 15:00etatik 16:30era bitartean, hiru saio herriko ikastetxeetako umeentzat.
  • 19:00etan eta 20:00etan erakustaldi bana, adin guztietako pertsonei zuzenduta.

Apirilak 7, igandea: ‘Drakula buruz behera’, Ameztu Produkzioak taldearen eskutik. 19:00etan Zimiterioan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!