Antzerki astea martxan da

Ainhoa Gil 2019ko api. 3a, 11:56

"Tunba, orro egiten besterik ez zekien lehoia" antzezlana. Argazkia: Didau Antzerki Faktoria.

Astelehenean hasita, martxan da Zizurkilgo Antzerki astea. Haur hezkuntzako txikienei zuzendutako 'Tunba, orro egiten besterik ez zekien lehoia' antzezlanak zabaldu zuen ekimena. Gaur, 'Jule' kale antzerkia izango da gozagarri, 19:00etatik aurrera, plazako estalpean. Aste osorako egitaraua prestatu dute.

Otaño eskola eta Zubimusu ikastolako haurren emanaldia izango da bihar, apirilak 4, 11:00etan hasita, Atxulondon.

Apirilaren 5ean, ostiralarekin, Al baker's Saloon emanaldia izango da gozagarri. Plazan jarriko duten oeste zaharreko karpan izango da ikuskizuna. 19:00etan hasita.

Apirilaren 6an, 'Drakula buruz behera' antzezlana eskainiko dute, 19:00etan hasita, Zimiterioan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!