2019/04/05 11:00 - 13:30

Topaketa

"Baserritarrak eta politikariak auzolanean" topaketa

"Baserritarrak eta politikariak auzolanean" topaketa
Fraisoroko Nekazal Eskola, Zizurkil

Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaien eta baserritarren arteko solasaldia izango da ENBA elkarteak antolatuta. Bertan izango dira Markel Olano (EAJ), Juan Karlos Izagirre (EH Bildu) eta Denis Itxaso (PSE-PSOE). Aurkezle lanak Xabier Euzkitzek egingo ditu.

Fraisoroko Nekazal eskolan izango da topaketa, 11:00etatik 13:30ak bitarte.

Bertaratzeko izena eman behar da 943 650 123 telefono zenbakian edo gipuzkoa@enba.eus posta elektronikoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!