Pausoka ekimena, berriz martxan

Aiurri 2019ko apirilaren 4a

Apirilaren 10ean jarriko da berriro martxan Pausoka, adinak ez du inporta ekimena, Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak eta Zizurkilgo Udalak elkarlanean antolatua. Asteasuko bidegorrian barrena ibilaldia egingo dute jubilatuek, goizeko 10:30ean Elizpe jubilatu elkartetik bertatik abiatuta.

3 ibilbide daude aukeran, norberaren gaitasuna kontuan hartuta:

-       Burrusti baserri pareraino

-       Martxetaundi baserriraino

-      Asteasuraino

Ondoren denak elkartuko dira, eguerdiko 12:00etan Joxe Arregi plazan, elkarrekin hamaiketakoa egiteko.

Iazko bideari jarraiki, hilean behin egingo da irteera. Izen-emateak Elizpe jubilatu elkartean egin beharko dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!