Ipuin kontaketa familia giroan

Aiurri 2019ko api. 6a, 12:55

Ipuinen Unibertsoa Familian ekimenaren baitan, Kontalari2 taldeko kideek ipuin kontaketa eskaini dute gaur goizean Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian. Ohi denez, erantzun bikaina izan du saioak eta haur nahiz haien guraso ugari bildu da, ipuinaren mundu magikoan barneratzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!