2019/05/10 22:30etan

Bakarrizketa

Txikiren '40 urte eta aldapan behera niek' umorezko bakarrizketa saioa

Txikiren '40 urte eta aldapan behera niek' umorezko bakarrizketa saioa
Atxulondo taberna, --

40 URTE ETA ALDAPAN BEHERA NIEK!
40 urteak beteta badituzu eta bizitzako aro berri batean sartu zarela oraindik onartu ez baduzu, AniMIAU! hurrengo testa erantzutera:
Parrandan irten eta bigarren tabernan eserita al zaude? Ez al dituzu parrandako abestiak ezagutzen? Su ta Gar entzuteari utzi eta Erramun Martikorena aitzera pasa al zara? Tabernetara ordez kafetegira joatea nahiago al duzu?? Kañak edan ordez, tea edaten hasi al zara? Jaietako gazte bazkarian zaharra sentitzen al zara? Dagoeneko txikitako kontuak behin eta berriz errepikatzen al dizkiezu? Etxean telebistari mintzatzen hasi al zara? Oteiza baino marmartiagoa bihurtu al zara? Eta lo egiteko pijama jartzen al duzu?
Jakin, 10etik 5 baiezko erantzunez gero santa sekulan pentsatuko ez zenuen 40 urteko pertsona heldu bihurtu zarela bere kalapita guztiekin.
Horrelako bizipenak eta beste hainbat gehiago entzun nahi badituzu, TXIKIrekin batera algara festan parte hartzeko gonbidapena hemen duzu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!