Euskal Ligara igotzeko aukera dute Danenako kadeteek

Aiurri 2019ko mai. 9a, 13:13

Igandean jokatuko dute partida erabakiorra Danenako kadete mailako jokalariek. Zarautz izango dute aurkari eta Hernaniko Zubipen jokatuko dute partida, 12:15etan hasita. Euskal Ligara igotzea lortuko du partidako garaileak. Danena taldetik, partidara gerturatzeko deia zabaldu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!