Biala Orain! taldeko kidea da Iñaki Alustiza eta berak saihesbidea eskatzearen arrazoiak eman ditu:
"Bariantea nahi dugu trafiko zirkulazio izugarria pasatzen delako herritik. Arriskuak kontaminazio akustikoa, zikina... Izugarria da. 29 urte daramatzate gaiari bueltaka eta aldundian beti atzera bota du. Bigarren mailako bizilagun gisa sentitzen gara. Triste eta haserretuta gaude. Eskatzen dugu ahalik eta azkarrena bariantea egitea.
Biala Orain" komisioak egin duen kontzentrazioan 200-300 lagun inguru bildu gara. Gogor lan egiteko asmotan gaude eta kontzentrazioak periodikoki antolatuko ditugu.
Komisioan 8-10 lagun inguru gaude komisioan eta parte hartu nahi duenak gurekin harremanetan jar daiteke. Guztiak ezagutzen gara herrian. Eskertuko genuke jende gehiagoren laguntza".