Ipuin Kontaketa Solidarioa Pello Mari Otaño ikastetxean

Ainhoa Arozena 2019ko eka. 1a, 08:11

Bost gunetan banatuta, Ipuin Kontaketa Solidarioa burutu zuten atzo arratsaldean Pello Mari Otaño ikastetxean, Aiztondo bailara senidetuta dagoen El Salvadorko Segundo Montes komunitateko Henry Ortiz eskolarekin duten elkartrukeko ekimenen baitan.

Harreman osasuntsuen inguruko zazpi ipuin kontatu zituzten eta kontaketarekin lotutako jarduerak ere burutu zituzten. Irabaziak El Salvadorko Henry Ortiz eskolara bideratuko dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!