Nigeria eta Euskal Herriko jakiak, bat eginda

Ainhoa Arozena 2019ko eka. 1a, 08:43

Aiztondoko talde feministako eta Nigeriako hainbat emakumek, Nigeria eta Euskal Herriko jakiak prestatu zituzten atzo arratsaldean Urkamendi elkartean. Arroza barazkiekin nigeriarrek, marmitakoa Aiztondoko emakumeek. Joxe Arregi plazan dastatu ahal izan ziren platerak iluntzean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!