Danena futbol taldearen eguna borobil amaitu zen atzokoan, helduen taldeak Gorengo mailara igotzea lortu baitzuen arratsaldean Eibarko Urki taldearen aurka jokatutako partidan. Joanekoan, Eibarren 2-0 irabazi ondoren, atzo bina berdindu zuten. Danena nahiz Urkiko jarraitzaile asko bildu zen zelaian eta giro bikaina nagusitu zen.