Adinak Ez Du Inporta ekimena, ekainaren 12an

Aiurri 2019ko eka. 6a, 11:15

Zizurkilgo Udalak, Elizpe jubilatu elkartearekin elkarlanean, Pausoka Adinak Ez Du Inporta ekimena egingo du ekainaren 12an, asteazkenean.
Ekimen horretan, Asteasuko bidegorrian zehar ibiliko dira adinekoak. Hiru ibilbide izango dituzte aukeran, luzera desberdinekoak, bakoitzaren gaitasunaren arabera bat edo bestea aukeratzeko.

 

Goizeko 10:00etan abiatuko dira denak batera Elizpe jubilatu elkartetik, eta 12:00etan hamaiketakoa izango dute Zizurkilgo Joxe Arregi plazako taberna batean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!