Azken hiru hilabeteetan, 70 familiak eraman dute Motxila ibiltaria etxera eta denera, 122 umek hartu du parte. Antolatzaileak eskertuta daude, ekimenak izan duen arrakastarekin. Uda pasa ostean, Motxilek berriz ere bidaiari ekingo diotela aurreratu dute eta nola ez!, misio eder eta berri batekin batera, txikienek ipuin, filma eta musika paregabea izango dutela jakinarazi dute, irakurketa eta entzumenaz gozatzeko.