Amaieran, antolatzaileek eskerrak eman zizkien manifestaziora gerturatu ziren herritar guztiei. Zizurkilen trafikoarekin duten arazoa latza dela jakinarazi zuten, Elbarrenatik egunero 10.000 ibilgailu iinguru igarotzen dela, egurerokotasunean izugarrizko eragozpenak sortuz. Legediak ezarritako muga gainditzeaz gain, kutsadura eta osasun arazoak ekar ditzakeela salatu zuten, "Aldundiak urte mordoa darama gaia aztertzen eta behin betiko erabakia har dezan eskatzen diogu, arazo hau konpontzeko benetako beharra baitaukagu. Berriro ere eskerrak eman nahi dizkiegu Zizurkilgo Udal ordezkariei, oraingoan ere euren atxikimendua eman digutelako eta espero dugu legealdi berrian ere elkarlanean jarraitzea". Aldundia egoeraren larritasunaren jakitun dela adierazi zuten, badakitela saihesbidea behar-beharrezkoa dela Zizurkilentzat, "horregatik eskatzen diegu gai honi lehentasuna ematea eta bariantea egiteko konpromiso formala hartzea. Hori lortu arte lanean jarraituko dugu, beraz adi mobilizazioei". Bertaratuen txalo zaparradarekin amaitu zen atzoko deialdia.