Gipuzkoako Azkartasunezko sega txapelketa, larunbatean

Ainhoa Gil 2019ko uzt. 10a, 15:37
Julen Gabirondo urnietarra Zizurkilen lehiatuko da

Zizurkilgo  Iruña baserriaren alboko belazean jokatuko da Gipuzkoako azkartasunezko sega txapelketa. Zazpi segalari arituko dira nor baino nor.  Larunbatean izango da txapelketa, 18:00etan hasita.

Zazpi segalari lehiatuko dira txapelketan:  Peio Argaia Eizmendi, Arkaitz Arteaga Bereziartua, Julen Gabirondo Izeta, Suharri Irazustabarrena Arbelaitz, Mikel Lizartza Colomo, Jon Otegi Odriozola eta Iban Pardo Andres. 

100 metro karratuko belar-saila ebaki beharko dute, ahalik eta denbora laburrenean, eta txukuntasuna zainduz. Lehen lau postuetan sailkatzen direnek, beste horrenbesteko bigarren sailean aritu beharko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!