Zizurkil Goiko jaiak 2019

Lau eguneko egitarau mardula

Abuztuaren 14tik 17ra hitzordu ugari Zizurkilen. Oilasko biltzaileekin ekingo diote jaiari, eta gaupasarekin amaiera eman.

Abuztuak 14, asteazkena

  • 06:30 Oilasko biltzea.
  • 12:00 Frontenisa haur eta gazteentzat.
  • 14:00 Oilasko biltzaileen dantzaldia eta eraso sexisten aurkako argazkia.
  • 17:30 Imanol Ituiño magoaren saioa plazan.
  • 18:00 Idi-probak.
  • 19:30 Txupinazoa. Alatzne Etxaburua aurtengo txapeldunak jaurtiko du.
  • 21:00 Herri afaria. Txartelak salgai ohiko tokietan. Ondoren, Laiotz.

 Abuztuak 15, osteguna

  • 11:00 Meza nagusia. Ondoren, jubilatuen hamaiketakoa.
  • 12:00 Ping pong-a eta mahai jolasak.
  • 12:30 Herri kirol erakustaldia. Pentatloia, aizkora eta harri-jasotzea.
  • 16:30 Saskibaloia haur eta gazteentzat.
  • 18:00 XV. Trikitixa txapelketa. Ondoren, sagardo dastaketa.
  • 23:00 Bertsolariak: Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal, Sustrai Kolina. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. Ondoren, Izer eta Alabier.

Abuztuak 16, ostirala

  • 11:45 Haur kroserako izen-ematea.
  • 12:00 Haur-krosa.
  • 12:30 Buruhandiak. Ondoren, jolasak.
  • 14:00 Bazkaria herriko umeentzat.
  • 15:30-19:30 Puzgarriak eta jolasak.
  • 16:00 XXX. Mus txapelketa.
  • 18:30: Ttipika dantzaldi gidatua.
  • 22:00 Zezen suzkoa.
  • 22:30 Zimiterioko pilota txapelketa. Ondoren, Laket.

Abuztuak 17, larunbata

  • 12:00 Añorga eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhandien konpartsak.
  • 13:00 Toka txapelketa eta txapel jaurtiketa.
  • 14:30 Herri bazkaria. Txartelak ohiko lekuetan. Bazkalondoan, bingoa eta kuadrillen arteko jokoak.
  • 19:30 Fan&Go taldearen musika emanaldia.
  • 23:00 Fan&Go taldearen bigarren saioa. Ondoren, eta goizaldera arte, DJ Jotatxo.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!