6:30ean abiatu dira herriko gazteak oilaskoak biltzera baserriz baserri. 14:00etan iritsi dira herrira astoa oilaskoz kargaturik; eta tabernetan tragoren bat edo beste hartu ostean dantza saioari ekin diote. Bertan, herritarrek ere hartu dute parte. Ondoren, urtero gisa, herri argazkia atera dute eraso sexisten aurka.
Egitaraua
17:30etan Imanol Ituiño magoaren “Magia Parrastan” ikuskizuna plazan.
18:00etan IDI-PROBAK Plazaberrin.
19:30etan jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Alatzne Etxaburuak piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.
21:00etan Herri afaria plazan. Tiketak ohiko lekuetan salgai.
Ondoren, erromeria LAIOTZ taldearekin.