Igotz Alkorta hasi da lehenik hizketan eta adierazi duenez, "Festa batzordetik nabarmendu nahi izan dugu guretzat integrazio eredua ere badela Alatzne Etxaburua. Zizurkildarra izan gabe, Zizurkilera etorri eta nola murgildu den herrian". Etxaburuak, berriz, esker hitzak izan ditu hizpide. Txapela jasotzeak ilusio handia egin ziola esan du eta hitzak sarritan ateratzen ez direnez bertsotan bildu ditu Etxaburuaren hitzak Unai Mendizabal bertsolari zizurkildarrak. Alboan izan ditu Irantzu eta Mirari trikitilariak. Hurrengo bidean bertsoa entzungai: