Txapela Eneko Urkola zaldibiarrak eta Julene Sarabia arrasatearrak jantzi dute. Bigarren postua, berriz, Maddi Etxeberria asteasuarrak eta Idoia Urdangarin billabonarrak lortu dute. Eta ondorengo postuan geratu dira, zozketaren ordenean, Izadi Urbano eta Saioa Urdangarin billabonarrak eta Maialen eta Iñaki Lopez de Muniain anai-arrebak.
Sagardo dastaketaren ostean, bertsolariak izango dira 23:00etan udaletxe aurreko plazan. Hauxek: Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Kolina. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. Gauerdia Izer eta Alabier trikitilariek alaituko dute.