Emakumeen errugby eguna, II Melokotoi txapelketa larunbatean

Aiurri 2019ko abu. 26a, 09:53

Datorren larunbatean, abuztuak 31, emakumeen errugby eguna izango da Zizurkilen. II Melokotoi txapelketa jokatuko da eguerdiko 12:00etan hasita, Danenan. Bera-Bera, Hernani, La Unica eta Ordizia taldeek hartuko dute parte. 14:30etan bazkaria izango da eta 19:30etan The Hastelen’s taldearen kontzertua.

Bazkarian parte hartzeko aurrez izena eman behar da Atxulondon edo Egarrin. Horretarako azken eguna bihar izango da, abuztuak 27.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!