Perspektibadun argazki lehiaketako irabazleak

Plazida Otaño liburutegiak argazki lehiaketa antolatu zuen uda aurretik, “Perspektibak argazkia ilusio optiko bihurtzen duenean” gai hartuta. Epaimahaikideen iritziz, Miren Zumeta larrauldarrak aurkeztu du argazkirik onena eta 150 euroko saria jasoko du. Olaia Boujemaa zizurkildarra izan da bigarren sailkatua eta 50 euroko saria jasoko du. Argazkia eta irudimena uztartzen dituen ekimenari jarraipena emateko asmoa dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!