Ikastaro aukera zabala Zizurkilen

Ainhoa Gil 2019ko ira. 6a, 09:00

Zizurkilgo udalak ikastaro eskaintza zabala prestatu du ikasturte berrirako. Haurrek zein helduek, hainbat ekintza ezberdinetan trebatzeko aukera izango dute. Urte osoko ikastaroez gain, tailer laburrak ere prestatu dituzte:

Haurrentzako ikastaroak:

  • Antzerkia: 2013-2007 urteen artean jaiotako umeentzat, ostiraletan 18:00etatik 19:30era. 90€.


Helduentzako ikastaroak:

  • Patchwork, asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara.100€.
  • Yoga, astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara 135€.
  • Pilates, astearte eta ostegunetan, 18:30etik 19:30era.140€.
  • Sabel dantza, astelehenetan, 19:00etatik 20:30era.140€.
  • Forman jar zaitez, astelehen eta ostiraletan, 17:55etik 18:55era.135€.
  • Zumba, asteazken eta ostiraletan, 19:30etik 20:30era. 135€.
  • Dancehall, asteazkenetan 19:15etik 20:15era eta larunbatetan 11:30etik 12:30era. 100€
  • Ingeleseko mintzapraktika, asteazkenetan 18:30etik 20:00etara. Plazida Otaño Liburutegian. First maila. 120€


Jubilatuentzako ikastaroak: (izen-emateak eta prezioak Eizpe jubilatuen elkartean)

  • Gimnasia astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 11:00etara.
  • Joskintza eta eskulanak, ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara.
  • Yoga, astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 11:30era.


Iriarte Kultur Etxeko ikastaroak.

  • Eskulanak, ostiraletan, 15:00etatik 17:00etara. 100€.
  • Helduentzat gimnasia, astelehen eta asteazkenetan, 11:15ean.
  • Prezioak: jubilatuek 80€/ jubilatuak ez direnek 110€.
  • Memoria tailerra, asteazkenetan 18:30etik 20:00etara. 100€.

Ikastaro laburrak helduentzat:

  • Sukaldaritza ikastaroa Atxulondo tabernan, Xabi Tellorekin. 15€. ikastaro bakoitza (3 ikastaroetara izen ematen duenak 40€)

- Urriak 15: Udazkeneko sukaldaritza.19:00.
- Azaroak 12: Ehiza.19:00.
- Abenduak 10: Gabonetarako menua. 19:00.

  • Bitxigintza tailerra, Agara Agirreren eskutik. Urriak 5, 19, 26, azaroak 9, 23 eta abenduak 14. 11:00etatik 13:00etara. 60€.

Ikastaro laburrak haurrentzat.

  • Arte tailerra Ander Ortiz de Muruarekin, Atxulondo Kultur etxean. Urriak 5,19 eta azaroak 9, 23. 11:00-13:00. Tailer berezia izango da, bertan arituko baitira Uliazpiko kideak eta LH1-6 bitarteko umeak. Elkarrekin eta elkar lagunduz, artea landu eta arteaz gozatzeko parada ezin hobea. 20 €.


BUKALAI DANTZA TALDEA
8 talde osatu dira eta ikastaroak astearte, asteazken eta ostegunetan emango dira.


LOATZO MUSIKA ESKOLA
Informazio gehiago 943 69 18 57 telefono zenbakian.

 

Informazio gehiago:

Udal ikastaroetan izena emateko epea irailaren 10etik 25era luzatuko da. Izen-emateak Zizurkilgo udal bulegoetan (Ernio Bidea 9-A, behea), 943 69 10 12 (4. luzapena) zenbakian. Izena ematean, ikastaroaren ordainketa egin beharko da edo Udaleko kontu korrontean ordainketa egin izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Izen-emate orria ere bete beharko da. Bi edo ikastaro gehiagotara izen ematen duen pertsonak, ordainketa bi epetan egiteko aukera izango du: irailean ikastaro bat eta urtarrilean gainontzekoak. Talde bakoitza sortzeko gutxieneko ikasle kopurua beharrezkoa izango da.

Izen emateko epe bakarra irekiko da (irailean). Ikastaroa hasi ondoren ez dira izen emate berriak onartuko. Ikastaro bakoitzean sortuko den itxaron zerrendako interesatuek izango dute ikastaroetan hasteko aukera, ikastaroan bajak egon badira. Ikastaroetan baja eman nahi duenak idatziz eskatu beharko du urriaren 31 baino lehen. Ikasturtea urriaren 1ean hasiko da eta ekainaren 19an amaituko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!