60 auto eta 60 motor klasiko inguru ikusteko aukera dago gaurkoan Zizurkilen. 20. eta 30. hamarkadako autoek deitu die arreta gehien bertaratu diren ikusleei. Aiztondotik barrena ibilaldia egin ostean, motorren azelerazio probari ekingo diote, 13:00etan. Bazkaria 14:30ean dute eta arratsaldean musika egongo da DJ 4L eta DJ Irlaren eskutik.