Elbarrenako jaiak 2019

Bazkariarekin hasi dute gazteek euren eguna

Bazkariarekin hasi dute gazteek Elbarrenako festetako Gazteen eguna. Joxe Arregi plazan bilduta aurkitzen dira oraintxe, arratsalde eta gauerako indarrak hartzen. 

Arratsaldeko 18:00etan Elektrotrapo txarangarekin kalejira egingo dute herrian barrena eta bokata-afariaren ondoren, gaueko 23:00etan hasiko dira kontzertuak: Meliora, La Desbandada eta Anita Parker taldeak arituko dira plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!