Elbarrenako jaietako protagonista izaten ari da aurten Bukalai dantza taldea. Haiena izan zen txupinazoa botatzeko ardura, eta urtero moduan, dantza-saio ederra eskaini dute jaietako igandean. Txikienek ireki dute emanaldia eta taldeko gazteek amaitu dute, talde bakoitzak bina dantza eskainiz. Joxe Arregi plazan jendetza bildu da dantzarien jarduna gertutik jarraitzeko.
2019 ira 09 Zizurkil