Berri ilunak kolpatu du eskualdea. Ibon Gonzalez Loitegi korrikalaria hil zen irailaren 17an, bat-batean. Jatorriz zizurkildarra, Tolosan bizi zen azken urteetan eta bi umeren aita zen. Maila bikaineko korrikalaria, Tolosa CF atletismo taldeko kidea zen, baita Zizurkilgo Danena taldekoa ere. Samin handia eragin du berriak Aiztondo bailaran. Gaur arratsaldean izango da hileta elizkizuna, Zizurkilgo Arantzazuko amaren elizan, 19:00etan hasita.
Eskualdeko atletismoaren ordezkarietakoa zen Ibon Gonzalez. Ongi ezagutzen zituen inguruko lasterketak eta ohikoa zen bere parte-hartzea. Bere heriotzaren berria kolpe gogorra izan da eskualdean eta baita bere kirol-zaletasun bera zuten guztientzat ere. Esaterako, Iraitz Arrospide munduko txapeldunak hura izan zuen gogoan bart sare sozialetan zabaldutako mezuan.