Kultur ikastaroetan izena emateko azken egunak

Aiurri 2019ko ira. 20a, 12:21
Ander Ortiz de Murua margolariak gidatuko du Uliazpiko kideei eta LH1-6 bitarteko umeei zuzendutako arte tailerra.

Datorren asteazkenean, irailak 25, amaituko da Zizurkilgo Udalak antolatutako ikastaroetan izena emateko epea. Ikasturte osoko ikastaroei urriaren 1ean emango zaie hasiera, geroxeago abiatuko dira ikastaro laburrak.

Zizurkilgo Udalak, haur, heldu nahiz jubilatuentzat ikasturte osorako ikastaroak antolatu ditu batetik, Atxulondo nahiz Iriarte kultur etxeetan:

ATXULONDO KULTUR ETXEA

  • Haurrentzat
  1. Antzerki tailerra: 2013-2007 urteen artean jaiotako umeentzat. Ostiraletan 18:00-19:30. 90 euro.
  • Helduentzat
  1. Patchwork: Asteazkenetan, 18:00-20:00. 100 euro.
  2. Yoga: Astelehen eta asteazkenetan, 18:30-20:00. 135 euro.
  3. Pilates aurreratua: Astearte eta ostegunetan, 18:30-19:30. 140 euro.
  4. Sabel dantza: Astelehenetan, 19:00-20:30. 140 euro.
  5. Forman jar zaitez: Astelehen eta ostiraletan, 17:55-18:55. 135 euro.
  6. Zumba: Asteazken eta ostiraletan, 19:30-20:30. 135 euro.
  7. Dancehall: Asteazkenetan 19:15-20:15 eta larunbatetan 11:30-12:30. 100 euro.
  8. Ingeleseko mintzapraktika: Asteazkenetan 18:30-20:00. Plazida Otaño liburutegian. First maila. 120 euro.
  • Jubilatuentzat (Izen-emateak eta prezioak Elizpe jubilatu elkartean)
  1. Gimnasia: Astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00-11:00.
  2. Joskintza eta eskulanak: Ostegunetan 16:00-18:00.
  3. Yoga: Astearte eta ostegunetan 10:00-11:30.

IRIARTE KULTUR ETXEA

  1. Eskulanak: Ostiraletan 15:00-17:00. 100 euro
  2. Helduentzako gimnasia: Astelehen eta asteazkenetan 11:15. Jubilatuek 80 euro / jubilatuak ez direnek 110 euro.
  3. Memoria tailerra: Astezkenetan 18:30-20:00. 100 euro.

Bestetik, heldu nahiz umeei zuzendutako ikastaro laburragoak ere izango dira:

HELDUENTZAT

  1. Sukaldaritza ikastaroa: Atxulondo tabernan, Xabi Tellorekin. 19:00etan izango dira saioak. Saio bakoitzak 15 euroko kostua du. Hiru saioetan izena ematen duenak 40 euro ordaindu beharko ditu.
  • Urriak 15, asteartea: Udazkeneko sukaldaritza.
  • Azaroak 12, asteartea: Ehiza.
  • Abenduak 10, asteartea: Gabonetako menua.
  1. Bitxigintza tailerra: Agara Agirreren eskutik. 60 euro. Larunbatetan 11:00-13:00.
  • Urriak 5, larunbata.
  • Urriak 19, larunbata.
  • Urriak 26, larunbata.
  • Azaroak 9, larunbata.
  • Azaroak 23, larunbata.
  • Abenduak 14, larunbata.

HAURRENTZAT

  1. Arte tailerra: Ander Ortiz de Murua artistaren eskutik, Atxulondo kultur etxean. Larunbatetan 11:00-13:00. Tailer berezia izango da, Uliazpiko kideak eta LH1-6 bitarteko umeak elkarrekin eta elkar lagunduz arituko baitira. Arteaz gozatzeko parada ezin hobea. 20 euro.
  • Urriak 5, larunbata.
  • Urriak 19, larunbata.
  • Azaroak 9, larunbata.
  • Azaroak 23, larunbata.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!