Aurretik joan zen Joseba Otaegi ia saio guztian. Harri-jasotzen, aizkoran, giza-proban eta txingetan bera izan zen azkarrena. Azpeitiako zezen-plazan jokatu zuten finala eta, korrika-saioa hastean, ia bi itzuliko abantaila zeraman Otaegik Xabier Zalduarekiko. Korrika, ordea, laster harrapatu zuen Zalduak zizurkildarra, garaipena eskuratuz. 31 segundu geroago amaitu zituen lanak Otaegik.
Honela geratu zen sailkapena:
1. Xabier Zaldua: 38:30
2. Joseba Otaegi: 39:01 (+0:31)
3. Arria V.a: 39.54: (+1:24)
4. Luis Txapartegi: 41:40 (+3:10)
5. Aratz Mugertza: 43:03 (+4:33)
6. Aizperro: 45:28 (+6:58)