Eskualdeko jubilatuek ttipi-ttapa hasi dute eguna

Ainhoa Arozena 2019ko ira. 25a, 10:53

Zizurkilgo Elizpe eta Villabonako Salbadora jubilatu elkarteek antolatuta, jubilatu talde polita abiatu da oinez gaur goizean Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik Asteasura.

 

Bidegorrian barrena iritsiko dira Asteasura eta bertako plazan hamaiketakoa egingo dute. Besteak beste, Zizurkil, Amasa-Villabona, Alegia, Irura, Ibarra, Urnieta edota Amarozko jubilatuek egin dute bat topaketan eta giro ederrean ekin diote egunari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!