Asteroko azoka martxan jarriko dute, urriaren 3an

Aiurri 2019ko ira. 27a, 11:28

Joxe Arregi plazako estalpea egin ondoren, Udalaren asmoa zen asteroko azoka jartzeko aukera aztertzea. Datorren ostegunean abiaraziko dute azoka hori. Goizez izango da, 09:00etatik aurrera, ostegunero.

“Hasieran postu gutxirekin hasiko gara, baina pixkanaka indartzea da asmoa” azaldu du Iker Urruzola alkateak. Fruta postu bat, fruitu lehorrak, bakailao postu bat, eta herriko baserritar batekin hastea da asmoa. “Bertan parte hartu nahi duen orok izango ditu irekita gure ateak, eta herritarrei ere, noski, bertaratzeko deia egin nahi diegu”, gaineratu du Urruzolak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!