Estitxu Fernandez haurren autonomiaz eta sozializazioaz arituko da

Aiurri 2019ko ira. 30a, 10:37
Argazkia: Xumar Altzugarai Arakues

Joan zen maiatzean 0-3 urteko haurren garapen psikomoemozionalaz aritu eta gero, datorren larunbatean, urriak 5, mugimendu aske autonomoaren eta sozializazioaren inguruan hitzaldia eskainiko du Estitxu Fernandez psikologoak Zizurkilgo Zubimusu ikastolan.

0-6 adin tartean haurrak dituzten familiei eta interesa duen edonori zuzendutako hitzaldia da.

“Mugimendu aske autonomoa ez da haurra bere kabuz eta bakarrik mugitzen uztea. Umeak mugimendu askea garatuko du norbaitekin komunikazioan, eta bakarrik dagoenean norbait horrekin egoki egon izanaren esperientzia izango du bere barnean. Esperientzia horrek segurtasuna emango dio, eta gauza berriak probatzeko iniziatiba izango du. Baita, besteekin elkarrekintzan gauza berriak egiteko ere”.

-Hitzordua: 10:00etatik 12:00etara, Zizurkilgo ikastolan.

-Izen-ematea: Doakoa. Horretarako bi modu daude: 943692321 (Zentroa) telefono zenbakira deituz edota www.zubimusuikastola.eus helbidean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!